info orria n° 20

Publié le par integrazio batzordea

  2011 URRIA / EDITORIALA 

Gureak ez du egin !

    Zorigaiztokoa gerta zitekeen 2010-11, ahalmen urriko haurren eskolatzea ikastoletan peko errekara eramanez. Baina gureak ez du egin egundainoko mobilizazioari esker : 1401 pertsona, 70 elkarte, 75 enpresa eta IBko kideen ahaleginak halabeharra haizatu du 137 687 E bilduz !

Elkartasun urrats guziek balio bera badute ere, aipamen berezia zor diegu saratarrei (“Oroitzapenetik bidaiara” sortuz eta EHko Lehen Rugby Txapelketa antolatuz herri osoa mobilizatu baita), Makea, Uztaritze eta Itsasuko pesta komiteei (Pesta Komiteak Partaide ekimenaren lehen sustatzaileak), Ibaialde, Goxoki eta Akelarre elkarteei (10 urteko beren leialtasunagatik).

Sekulakoa baina ez nahikoa : horra paradoxa. Lehen aldikoz kontuen orekatzeko erreserba baliatu behar izan dugu. Aitzineko kanpainen soberakinez osatua, larrialdi kutxa horrek urte batez Damoklesen ezpata buru gainetik urruntzea du xede : kanpainak helburuak osoki ez beterik ere postuak ekaina arte ordaintzen ahalko direla bermatzen die langile eta familiei. Urte bateko bermea : ez luke larrialdi egoerak iraun behar !

Ez da ez garela saiatzen... Bigarren urteko segidan, HANDIKen ekimenez, Errektoretza kondenatu eta jokoz kanpo utzi du Paueko Auzitegi Administratiboak : AVS funtzioa betetzeko EVS kontratuak legez kanpo dira ! Ondorioz ikastoletako 6 AVS beren gain hartu behar izan dituzte... 2 hilabetez.

Gure tipian gobernua mugitzera ekarri dugu baina Sarkozy lehendakariak ekainean egin adierazpenek, EVS kontratuen baztertzea iragarririk ere, ez dute AVS ofizio bihurtzerik aipu, aitzitik, medioak haurren beharrei egokitzeko partez, beharrak tipitu nahi dituzte eta medio eskasiari mugatu !

Ez dute oraino ulertu : parean ukanen gaituzte berriz ere karrikan, prentsan eta auzitegietan. Boterea dute alde, guk zuen elkartasuna.

Milesker ezberdintasuna barne hartzen duen eskolaren partaide bilakatuz gizarte zuzenago baten hautua egiten duzuen guziei : elkarrekin bizi eta ikasiz dute haurrek elkarrekin bizitzen ikasiko.

 

Toujours là !

2010-11 aurait pu être fatal à la scolarisation d’enfants handicapés en ikastola. Nous sommes toujours là grâce à une mobilisation record : l’effort de 1401 personnes, 70 associations, 75 entreprises et des membres d’IB a repoussé l’échéance en réunissant 137 687 E !

Tous les actes de solidarité ont la même valeur, mais les saratar (en créant “Oroitzapenetik bidaiara” et en organisant le 1er Championnat de Rugby du PB, c’est tout un village qui s’est mobilisé), les comités de fêtes de Macaye, d’Ustaritz et d’Itxassou (pionniers de l’initiative Comités de Fêtes Partenaires), les associations Ibaialde, Goxoki et Akelarre (pour leur 10 ans de fidélité) méritent d’être mentionnés.

Inespéré mais insuffisant : paradoxe qui nous aura vu pour la 1ère fois utiliser notre réserve pour clore les comptes. Cette caisse d’urgence, fruit des reliquats des campagnes précédentes a pour but d’éloigner pour un an l’épée de Damoclès de dessus nos têtes : elle garantit aux langile et parents, au cas où la campagne n’atteindrait pas tous ses objectifs que les salaires seront versés jusqu’en juin. Un an de garantie : faudrait pas que l’urgence s’installe !

Ce n’est pas faute d’essayer... Pour la 2ème année, à l’initiative d’HANDIK, le Tribunal Administratif a condamné et mis hors jeu le Rectorat : les contrats EVS pour remplir la fonction AVS ne sont pas légaux ! 6 AVS en ikastola ont ainsi été pris en charge... 2 mois.

Nous avons amené le gouvernement à bouger, mais les annonces du président Sarkozy en juin, même si elles écartent les contrats EVS, ne parlent pas de créer un métier AVS, au contraire : au lieu d’adapter les moyens aux besoins des enfants, il s’agit de diminuer les besoins et les limiter au manque de moyens !

Ils n’ont toujours pas compris que nous leur ferons face dans la rue, la presse ou les tribunaux. Ils ont pour eux le pouvoir, nous votre solidarité.

Merci à vous tous-tes qui, partenaires d’une école qui veut inclure la différence, faites le choix d’une société plus juste : c’est en apprenant et vivant ensemble que les enfants apprendrons à vivre ensemble.

Commenter cet article