info orria n° 21

Publié le par integrazio batzordea

 2012 OTSAILA /  EDITORIALA

ERNE EGON

Gobernua gibelera egitera behartua izan da (ikus 2. orr.), horren “arduradun” HANDIK kolektiboa izan delarik azken 2 ikasturteetan lortu epaiei esker.
Egoera doi bat hobetu bada ere, badaude oraino zor zaien laguntzailerik gabeko haurrak, edo behar baino oren gutiagorekin, edo egitura kolektiboetara beharrik gabe bideratuak (merkeago baitira !).
Funtsezko arazoari heldu gabe jarraitzen baitu gobernuak : AVS funtzioa profesionalizatzea egiazko ofizio bihurtuz. Erne egon behar dugu beraz (arrazoi gehiagoz ikastoletan beharrak tipiturik ere handiak baititugu oraino) eta hauteskunde giroa baliatuz gure galdeak plazaratu, eta hori barne hartze politika eraginkorra xutik emateko borondatea faltako den artean.
Baina, funtsean, zinez barne hartu nahi dituzte ahalmen urriko pertsonak ? barne hartzeak zer erran nahi duen ulertu ote dute ? ala politikoki zuzenak diren ele ederrei mugatzea besterik ez dute egiten ?
Barne hartzeak gure ikuspegiak eta praktikak aldatzera ekartzen gaitu : ez da bakarrik ahalmen urriko pertsonei indarrak egitea, ez zaie eskatu behar gu bezala izatea, gizarteak eta gutako bakoitzak egin ahalak egin behar ditu haiengana hurbiltzeko, bizitza duina ukan dezaten, beren gaitasun eta beharrei egokitutako laguntzaz.
Bakoitza gauzak ber planteatzera eramaten gaitu : nolako gizartea nahi dugu, norentzat ? nolako eskola eta norentzat ? ala nahiago dugu ikusi nahi ez duguna ez begiratzea eta trabatzen gaituena kanpo ematea ?
Argi da gizarte hautua dagoela gibelean eta, gaurko eskolak biharko gizartea apailatzen duenez, funtsezkoa da denek elkarrekin
bizi eta ikas dezaten elkarrekin bizitzen ikasi ahal izateko.
Eskola integrala, denentzakoa, eraikitzeko zuen elkartasuna baitezpadakoa da : zuen diru emaitza, jestua baino haratago, gizarte hautu baten aldeko ekintza baita.
Integrazio Batzordea (IB)

 

 

RESTER MOBILISES

Le gouvernement a dû faire marche arrière (voir p. 2) et le “responsable” en est le collectif HANDIK grâce aux jugements des 2 dernières années.
Si la situation s’est un peu améliorée, ils reste encore des enfants sans l’aide à laquelle ils ont droit, ou avec moins d’heures que notifiées, ou poussés sans nécessité vers les structures collectives moins coûteuses.
Car le gouvernement refuse toujours d’aborder le problème de fond : professionnaliser la fonction AVS et en faire un véritable métier. Il nous faut donc rester mobilisés (encore plus en ikastola où si les besoins ont diminué ils restent élevés) et profiter de la période électorale pour faire entendre nos demandes, et cela tant que manquera la volonté de mettre en place une politique efficace d’inclusion.
Mais au fond veulent-ils réellement inclure les personnes handicapés ? ont-ils au moins compris le sens du mot inclusion ? ou se contentent-ils de se limiter à de beaux discours politiquement corrects ?
L’inclusion nous amène à changer nos regards et nos pratiques :
ce ne sont pas seulement les personnes handicapées qui doivent faire des efforts, on ne doit pas leur demander d’être comme nous, il revient à la société et à chacun d’entre nous d’aller vers elles, afin qu’elles aient une vie digne, avec une aide adaptée à leurs capacités et besoins.
Cela provoque des remises en question : quelle société voulons-nous, pour qui ? quelle école et pour qui ? ou préférons-nous ne pas regarder ce que nous ne voulons pas voir et exclure ce qui nous dérange ?
C’est d’un choix de société dont il est ici question et, l’école d’aujourd’hui préparant la société de demain, il est fondamental que tous-tes vivent et apprennent ensemble pour pouvoir apprendre à vivre ensemble.
Pour construire une école intégrale pour tous-tes votre solidarité est indispensable : votre don, au delà du geste, est un acte en faveur d’un choix de société.
Integrazio Batzordea (IB)

 

 

Commenter cet article